2008-04-29

36. EUSKO SOZIOMETROA


36. soziometroa

Eusko Jaurlaritzak kaleratutako 36. soziometroan agertutakoak espero genitzakeen datuak konfirmatu dizkigu. 2008ª ezagun da krisi ekonomikoaren urtea izango dela, eta gizartearen kezka hori dela erakusten digu soziometroak. Etxebizitza eta lan merkatua (biak arazo ekonomikoari lotuak) dira gizartean kezka gehien sortzen dituzten arazoak, terrorismoa hirugarren plano batean utziz. Soilik Alderdi Popularretik gertu dauden hiritarrek ematen diote garrantzia gehien terrorismoari, etxebizitza eta lanaren gainetik.


Beste alde batetik, erkidegoaren azken lau urteotako egoeraren irakurketa esanguratsua izan daiteke. Lehenik eta behin, arreta deitzekoa da erantzun errepikatuena (% 41) inkestatuei eman ez zitzaien erantzun posible bat izatea, benetan EAEko egoerak berdin jarraitzen duenaren seinale. Bestetik, Zapateroren lehenengo legegintzaldiaren ondoren, erkidegoko polo ideologikoak dira egoerak hobetu duenaren aukera gutxien babesten dutenak. EAEren eta Estatuaren egoera demokraziaren funtzionamenduan islatzen bada, hor argi eta garbi gelditzen da gehiengo absolutua ez dagoela egoerarekin pozik, ez erkidegoan ezta Estatuan ere. PSEtik gertu dagoen jendeak ezik, beste alderdi guztietako jarraitzaileek uste dute demokraziaren funtzionamendua txarra dela erkidegoan, datu honek estatuan duen isla PPk soilik aldatuz.


Politikarientzat kezkagarria izan beharko lukeen beste datu bat gizarteak politikaz duen interesa da: % 72ak ez du interesik edo oso interes gutxi du politikan, soziometroaren hasieran ematen zaigun gizartearen arazoen inguruko datua konfirmatuz.


Hauteskunde prozesuei begiratuz, soziometroan argi geratzen da beranduago hauteskundeetan emandako emaitza: PSEk goranzko bidean jarraitzen du Madrileko gobernua lortu zuenetik. Dena den, EAJ da oraindik alderdi babestuena erkidegoan, eta lehendakaria politikari baloratuena. Azken hilabeteetan EAJko bi sektore historikoen borroka azaleratu egin da, autonomismoa eta autodeterminazioaren arteko eztabaida azaleratuz. Talka ideologiko hori argi ikusten da EAJko jarraitzaileek inkestan independentziaren inguruan duten jarreran, eta euren proiektuaren definizio falta horrek sortzen die hainbeste kalte elektoral jeltzaleei.

Hierarkizazio eta termometro adibideak:

Hierarkizazioa.

Hauteskunde mota ezberdinen artean (hau da, orokorrak, autonomikoak, udaletakoak eta Europakoak), zeintzuk dira, zuretzat, garrantzitsuenak? (71.or)

Termometroa.

Eta zu oso pozik, nahikoa pozik, ez oso pozik ala ez zaude batere pozik giza eskubideek Euskadin duten errespetuarekin? Eta Espainiako Estatuan dutenarekin? (25.or)

DROGEI BURUZKO EZTABAIDA TALDEA

Apirilaren 22ko goizeko 9etan ospatu zen Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultatean drogei buruzko eztabaida. Partehartzaileak lau izan ziren: Aitor (Bilboko Gotzaina), Iraitz (Marihuanaren aldeko taldeko kidea), Asier (Drogen Aldeko Elkarteko kidea) eta Xabi, drogazale baten amaren paperean. Ikerrek moderatu zuen eztabaida, nahikoa era eraginkorrean. Eztabaida interesgarria izan zen, baina ez zuen ondorio garbirik ateratzeko balio, eztabaida bi iritzi kontrajarrien artekoa izan baitzen. Gotzaina eta ama drogen aurkakoak alde batetik, drogen aldeko elkarteetako kideak bestetik. Erdibidean ez genuen gizarte langilerik, psikologorik edo beste gremiorik aurkitu, ez genuen drogen inguruko informaziorik aurkitu. Informazio faltaz gain, eztabaida betiko topikoetan erori zen, droga gazteekin eta aisiarekin nahastuz, eta beste kontsumo mota batzuk baztertuz.

Hausnarketak:

Lehenago aipatu bezala, bi poloen arteko eztabaida izan zen. Bilboko gotzainaren papera betetzen zuen Aitor drogen kontra zegoen erabat, bekatua delako eta gizartea zein naturaren kontrakoak direlako. Bere ustetan, drogak legez kanpo utzi beharko lirateke, legeen gogortzearen bidez. Bide polizialetik bukatu behar omen da drogarekin bere ustez. Aitorrek ondo bete zuen apaiz atzerakoiaren papera, baina ez da ziurra berak egindako interpretazioa elizak drogen inguruan duen iritziarekin bat datorren. Bere iritziaren ildo beretik Xabik interpretatutako drogazale baten ama zegoen, drogen ilegaltasunaren aldekoa hau ere. Gizarteari kalte besterik egiten ez dion zerbait da droga eta, ondorioz, hauek desagertu egin behar dira, inola ere kontsumoa bultzatu. Albizuk ongi bete zuen ama biktimaren papera.

Lehenengo bien aurrean, Iraitz eta Asier drogen aldeko elkarteetako kideak zeuden. Lehena, marihuanan oinarritutako elkartearen kidea, ez zen drogaren legaltasunari buruz aritu, drogen normaltasunari buruz baizik. Bere iritziz, drogak kutsu soziala du, beraz legaltasuna eskatu ordez, gizarteak drogak normalizatu behar dituela defendatzen du. Drogazaleek gizartean duten irudia aldatu behar da. Norberak kontrolatutako kontsumoa babesten du, bere aburuz drogek ez gaituztelako kaltetzen, guk, kontsumo arduradun baten bidez, uzten ez badiegu. Momentu honetan, faltan bota zen eztabaidan psikologo papera bete lezakeen norbait, drogek dakarten menpekotasunari buruz hitz egiteko. Asier, bestetik, drogen legeztatzearen aldekoa da, ilegaltasunak mafiak soilik aberasten dituelako. Kaltegarriak izan ez daitezen, kontsumo arduradun bat sustatzearen aldekoa da, eta bere taldea informazio lanetan aritzen da.

2008-04-15

77 URTE BERANDUAGO

Espainiako bigarren errepublikak 77 urte beteko lituzke gaur egun indarrean egongo balitz. Urtebetetzearen ordez, ospakizun eta artikuloren bat besterik ezin dugu aurkitu. Artikulo horietako bat El País egunkarian aurkitu dezakegu Felix Santos kazetariaren eskutik.


Memoria Historikoaren Legeak eztabaida sortu du gizartean azken hilabeteetan, baina ez nahikoa sakona. Galtzaileen memoria berreskuratu nahi da, baina ez da inola ere zegoen sistema politiko lejitimoaren desagerpenaz eztabaidatzen. Ez da Franco diktadoreak aukeratutako estatu buruaren lejitimotasuna zalantzan jartzen. Espainiako trantsizio politikoko alderdiak arduratu ziren eztabaida posible hori lurperatzen. Demokraziarako bidea ez zuen oposizioak ireki, erregimen zaharretik zetozenak baizik, lehenago oposizioak zenbait eztabaidagai ahaztuko zituela ziurtatuz. Gaur egun demokraziatzat dugunera egin zen trantsizioa, lejitimotasunerako trantsizioa egin beharrean.

El Paíseko zutabearen inguruan, argi eduki beharko genuke zein den bere mezua. Azken hilabeteetan hartutako norabideari jarraituz, artikulo honek PRISAren ildo ideologikoari ongi eusten dio. Santosek garai hartako errepublikaren defentsa egiten du, betidanik jaso izan dituen kritiken aurka. Demokratizazio saiakera, hezkuntzaren hedapena,…bigarren errepublikaren helburu eta lorpenak zerrendatzen ditu, garai hura defendatuz. Hala ere, artikuloan aurrera eginez aurkitu dezakegu esan nahi duenaren muina. “El nunca más a las dos Españas confrontadas (…) fundamenta nuestra constitución”. Bi Espainia ezberdinen eztabaida ez da jadanik errepublikaren inguruko eztabaida, Espainia ulertzeko bi era kontrajarrien eztabaida baizik. Espainia ulertzeko modua ez zen II. errepublika garaian asmatu, eta ez du konstituzioak argituko, bi ideia hauek ez datozelako bat. Ondorioz, artikuloaren bitartez bilatzen dena Espainiako bi alderdi nagusien arteko akordioa da, trantsizioan emandako elkar ulertzea errepikatzea, errepublika eta monarkiaren arteko eztabaida, beste bein, beste baterako utziz.

2008-04-13

2008-04-08

Hierarkizazioa, pareoa, termometroa eta polaritate perfila

  1. HIERARKIZAZIOA
    1. Ordenatu larrienetik hasita munduak bizi dituen arazoak. Larrienari bat zenbakiarekin hasita.
  • Aldaketa klimatikoa
  • Terrorismoa
  • Gerrak
  • Ezberdintasun ekonomikoak
  • AEB-n hegemonia
  • Fundamentalismo erlijiosoa
  1. PAREOA

B. Aurkezten zaizkizun bi aukeren artean aukera ezazu larriena iruditzen zaizuna.

  • Aldaketa klimatikoa – Terrorismoa
  • Aldaketa klimatikoa – Gerrak
  • Aldaketa klimatikoa – Ezberdintasun ekonomikoak
  • Aldaketa klimatikoa – AEB-n hegemonia
  • Aldaketa klimatikoa – Fundamentalismo erlijiosoa
  • Terrorismoa – Gerrak
  • Terrorismoa – Desberdintasun ekonomikoak
  • Terrorismoa – AEB-n hegemonia
  • Terrorismoa – Fundamentalismo erlijiosoa
  • Gerrak – Ezberdintasun ekonomikoak
  • Gerrak – AEB-n hegemonia
  • Gerrak – Fundamentalismo erlijiosoa
  • Ezberdintasun ekonomikoak – AEB-n hegemonia
  • Ezberdintasun ekonomikoak - Fundamentalismo erlijiosoa
  • AEB-n hegemonia – Fundamentalismo erlijiosoa
  1. TERMOMETROA

C. Zer garrantzia ematen diozu aldaketa klimatikoari?

  • Oso handia
  • Handia
  • Ertaina
  • Txikia
  • Oso txikia
  • Ed/Ee

D. Zer garrantzia ematen diozu terrorismoari?

  • Oso handia
  • Handia
  • Ertaina
  • Txikia
  • Oso txikia
  • Ed/Ee

E. Zer garrantzia ematen diozu gerrei?

  • Oso handia
  • Handia
  • Ertaina
  • Txikia
  • Oso txikia
  • Ed/Ee

F. Zer garrantzia ematen diozu ezberdintasun ekonomikoei?

  • Oso handia
  • Handia
  • Ertaina
  • Txikia
  • Oso txikia
  • Ed/Ee

G. Zer garrantzia ematen diozu AEB-n hegemoniari?

  • Oso handia
  • Handia
  • Ertaina
  • Txikia
  • Oso txikia
  • Ed/Ee

H. Zer garrantzia ematen diozu fundamentalismo erlijiosoari?

  • Oso handia
  • Handia
  • Ertaina
  • Txikia
  • Oso txikia
  • Ed/Ee
  1. POLARITATE PERFILA

I. Polizia ezberdinen balorazioa egin:

Ertzaintza

Proiektatzen duten itxura

Txarra




Ona

Ematen duten segurtasuna

Txikia




Handia

Bortizkeria

Txikia




Handia

Politizatuta dagoen pertzepzioa

Txikia




Handia

Guardia Zibila

Proiektatzen duten itxura

Txarra




Ona

Ematen duten segurtasuna

Txikia




Handia

Bortizkeria

Txikia




Handia

Politizatuta dagoen pertzepzioa

Txikia




Handia

Polizia Nazionala


Proiektatzen duten itxura

Txarra




Ona

Ematen duten segurtasuna

Txikia




Handia

Bortizkeria

Txikia




Handia

Politizatuta dagoen pertzepzioa

Txikia




Handia


1* Arazo bat dagoenean seguru sentitzen zara?

2* Poliziek erabiltzen duten indarra egokia da?

Enpirismoa vs Normatibismoa

1.- Enpirikoki aztertu daitezke Politika eta Administrazio Zientziak?

Bai. Politika eta Administrazio Zientziak enpirikoki aztertzeak errealitateari buruz deskribapen objetibo bat egitea esan nahi du, eta kasu honetan egin daiteke. Hala ere, azterketa hobea izango litzateke analisi enpirikoari analisi normatiboa gehitzen badiogu. Bateratze honekin jakintza maila handitu eta errealitate politikoa hobeto ulertzeko aukera emango da.

2.- Testuak planteazten duen jarrera edo adibideei kritika positibo edo negatiborik?

Gure ustetan, positibotzat hartzen dugu errealitate politikoa azaltzerako orduan, deskripzio soil batetan ez geratzea, hau da enpirikotasunean, errealitate guztiek balorazio subjetibo bat behar dutelako. Bigarrenez, testuak aditzera ematen duen adibide batek politika fiskalari buruz hitz egiten du. Bertan esaten da zergek behera egitean laguntza sozialak behera egiten dutela eta hori ez da egia. Zerbitzu sozialak mantendu daitezke, beste gastu batzuk murrizten diren einean, gastu militarra esaterako.

3.- Enpirismo eta normatibismoaren arteko harremanak, posizionatzerik edo hausnarketarik?

Ikerketa prozesuaren hasieran analisi enpirikoa nagusitzen da, hipotesi eta abarrak, eta ondoren analisi normatibora pasatzen gara, ondorio eta txostenak, alegia. Giza zientzietan behinik behin, azterketa enpirikoak konponente normatiboak behar ditu, aztertutakoak hausnarketa bat sortu dezan. Bestetik, azterketa normatiboak ere enpirismoa beharrezkoa du, iritzi soila izan ez dadin eta ondo arrazoitua egon dadin.

4.- Enpirismo edota normatibismoak lekua duten ikerketa gaietan pentsatu.

Analisi enpirikoa egoera baten deskribapena egiteko aproposa izan daiteke, errealitatea azaltzea helburu duena. Kokapen objetiboa izango zen, balorazioetan erori gabe. Honen adibide izan daiteke auzo batetan dagoen biolentzia deskribatzea.

Analisi normatiboari ez zaio behaketa eta deskripzioa soilik axola, beste esparru subjetibo batetan sartzen delarik. Honen adibide litzateke auzo batetako biolentziaren zergatiak bilatu ikuspuntu ezberdinak baloratuz, jende txiro eta kanpokoen paperean jarriaz.

5.- Enprismoa beti da posible? Nola da posible enpirismoa Politika eta Administrazio zientzietan?

Posible da, baina egoera batzuetan ez da erraza izaten objetibotasuna mantendu eta balorazioetan ez erortzea. Arazo politiko bat planteatzean, konponbide zuzenak izaten dira. Baina askotan, bakoitzak dituen pentsaera eta ideiak erabiltzen ditugu soluzio honenak bailiran. Beraz, normatibotasunera erortzen gara konturatu gabe.

2008ko hauteskunde orokorrak

Emaitzak

Bazirudien ez zuela inoiz iritsi behar, ekaitz honek ez zuela inoiz pasa behar, baina iritsi eta pasa da. Hauteskundeak pasa dira, eta emaitzak utzi ditu. Askoren onerako, beste askoren kalterako.


Datuei begiratuz, PSOEk irabazi ditu hauteskunde orokorrak, eserleku gehien jaso dituelako eta duela lau urte baino babes handiagoa jaso duelako. PPk, beraz, galdu egin du, nahiz eta eserleku gehiago lortu. Polarizazioa da modan dagoen hitza, PP eta PSOEren bipartidismoak IU eta alderdi abertzale gehienak kaltetu dituelako. Emaitza hauek norberak (eta alderdi bakoitzak) bere erara interpretatzen ditu, hona hemen nere proposamena.

Alderdi Sozialistak hauteskundeak irabazi dituela argi dago, baina oraindik ere, Alderdi Popularra da espainiar sistema politikoaren ardatza. Bere aldekoak dira jasotzen dituen bozkak, eta bere aurkakoak espainiar sozialista izan gabe PSOEra doazen bozkak. Nahiz eta hauteskunde sistema honekin popularrek hauteskundeak galdu, bere mezuak gora egin du Espainia mailan, eta hauteskundeak irabazi ez baditu, espainiar ezker eta alderdi abertzaleetatik PSOEri eman zaion babesagatik izan da gehienbat.

PSOEk gaizki egingo luke jasotako babes guztia propiotzat joz gero, eta popularrek mesede egingo liokete euren alderdiari botoak eskuratzeaz baino haien inguruan dagoen gorrotoa sahiesteaz kezkatuko balira. Badirudi hortan ari direla eta eskuin muturra ezkutatzen hasiak direla (ezkutatu, ez kanporatu). IUk ere hasi ditu barne mugimenduak emaitza penagarri hauen ostean, eta ikusi beharko da PCEk alderdian lortzen duen boterea. Alderdi abertzaleek ere, guztiek, hausnarketa sakona behar dute emaitza hauen ostean. PNV norabidea galduta dabil aspaldi, eta proiektu politiko argirik ez edukitzeak min asko eragiten jarraituko dio horrela jarraituz gero. ERCrena izan da galera handienetako bat, eta hor ere hasi dira mugimenduak. Kritika asko jaso ditu azken urtean PSCrekin hiruko gobernua berritu eta proiektu independentista alde batera uzteagatik. Esquerrak ere bere proiektua birdefinitu beharko du, alderdi abertzale gehienek egiten duten akatsa ez badu errepikatu nahi: zer dator lehenago, ezkerra ala abertzaletasuna?

PPk aspaldi bereganatu zituen eskuineko indarrak, eta prozesu hegemoniko horretan sartu da PSOE. Ea zer eskeini dezaketen alderdi periferkoek, polarizazio honen aurrean euren bidea egiteko.