2008-04-15

77 URTE BERANDUAGO

Espainiako bigarren errepublikak 77 urte beteko lituzke gaur egun indarrean egongo balitz. Urtebetetzearen ordez, ospakizun eta artikuloren bat besterik ezin dugu aurkitu. Artikulo horietako bat El País egunkarian aurkitu dezakegu Felix Santos kazetariaren eskutik.


Memoria Historikoaren Legeak eztabaida sortu du gizartean azken hilabeteetan, baina ez nahikoa sakona. Galtzaileen memoria berreskuratu nahi da, baina ez da inola ere zegoen sistema politiko lejitimoaren desagerpenaz eztabaidatzen. Ez da Franco diktadoreak aukeratutako estatu buruaren lejitimotasuna zalantzan jartzen. Espainiako trantsizio politikoko alderdiak arduratu ziren eztabaida posible hori lurperatzen. Demokraziarako bidea ez zuen oposizioak ireki, erregimen zaharretik zetozenak baizik, lehenago oposizioak zenbait eztabaidagai ahaztuko zituela ziurtatuz. Gaur egun demokraziatzat dugunera egin zen trantsizioa, lejitimotasunerako trantsizioa egin beharrean.

El Paíseko zutabearen inguruan, argi eduki beharko genuke zein den bere mezua. Azken hilabeteetan hartutako norabideari jarraituz, artikulo honek PRISAren ildo ideologikoari ongi eusten dio. Santosek garai hartako errepublikaren defentsa egiten du, betidanik jaso izan dituen kritiken aurka. Demokratizazio saiakera, hezkuntzaren hedapena,…bigarren errepublikaren helburu eta lorpenak zerrendatzen ditu, garai hura defendatuz. Hala ere, artikuloan aurrera eginez aurkitu dezakegu esan nahi duenaren muina. “El nunca más a las dos Españas confrontadas (…) fundamenta nuestra constitución”. Bi Espainia ezberdinen eztabaida ez da jadanik errepublikaren inguruko eztabaida, Espainia ulertzeko bi era kontrajarrien eztabaida baizik. Espainia ulertzeko modua ez zen II. errepublika garaian asmatu, eta ez du konstituzioak argituko, bi ideia hauek ez datozelako bat. Ondorioz, artikuloaren bitartez bilatzen dena Espainiako bi alderdi nagusien arteko akordioa da, trantsizioan emandako elkar ulertzea errepikatzea, errepublika eta monarkiaren arteko eztabaida, beste bein, beste baterako utziz.

No hay comentarios: